Zer egiten dute
gure enpresek?
Gure helburua gure enpresen bidez irtenbide integralak ematea da. Diseinutik hasi eta muntaketa-katera arte, 360 graduko zerbitzu bat emateko gaitasuna dugu.
Gure helburua gure enpresen bidez irtenbide integralak ematea da. Diseinutik hasi eta muntaketa-katera arte, 360 graduko zerbitzu bat emateko gaitasuna dugu.
Kartoia % 100ean lehengai birziklatua
Geruza anitzeko kartoia ekoizten dugu, % 100ean birziklatua, hodiak, ehungintzarako konoak, zilindro formako ontziak eta ertz-babesak fabrikatzeko. Kartoia industriaren arloko ekoizpen-prozesuetarako dago diseinatua hodiak biribiltzeko makinetan erabiltzeko dituen ezaugarriei esker.
Zuntz sendoko bereizgailuak edo layer pad izenekoak, kartoizko bereizgailu tradizionalen ordezkoak dira, latak zein beirazko eta plastikozko botilak ekoizteko plantetan erabiliak, berrerabilgarriak eta efizienteagoak izanik. Neurrira diseinatzen dira, ertzetan ebakitzeko eta trokelatzeko aukeraz, babeserako plastikozko geruza ez hausteko.
Kartoi zuria ekoizten dugu aurpegi batera 250gr/m2 eta 750gr/m2 bitarteko gramajetan eta zuria bi aurpegitara 400gr/m2 eta 750gr/m2 bitarteko gramajetan, bi kasuetan geruza anitzekoak, % 100ean birziklatuak. Leuntasuna da bere ezaugarri behinena eta trokelatze eta arraildurarako da bereziki erabilgarri.
Geruza anitzeko kartoia ekoizten dugu, % 100ean birziklatua, hainbat koloretan. Hauen fabrikaziora bideratzen dira nagusiki kartoi horiek: karpeten fabrikazioa, kartoizko akordeoiak, esekitzeko karpetak, karpeta forratuak eta papergintzako eta bulegoko materialaren industriako gainerako gaiak.
Metala garatu eta eraldatuz
Hauekin egiten dugu lan: Karbono Altzairua 0,5 eta 20 mm bitartean, Herdoilgaitzak 0,5 eta 20 mm bitartean, Aluminioak 0,5 eta 15 mm bitartean; gainera letoia eta kobra ebakitzen ditugu.
Gure makinen toles-indarra 50 Tn eta 400 Tn bitartekoa da. Toles-makina robotizatu bat ere badugu, seriean egiteko piezetarako. Lau metroko luzera arteko piezak toles ditzakegu.
Puntzonatzeko makina automatizatu bat dugu, karga eta deskargarekin, burualde bakarreko zizaila bat duena 46 egoerez hornitua, zikloetan denbora aurreztezko aukera ematen duelarik, tresnarik ez baita aldatzen. Zenbat eta konplexuagoa izan pieza eta zenbat eta tresna gehiago aldatu behar izan, gehiago aurrezten da.
Panelatzen adituak gara, panelatzeko hiru makina ditugu. Gehienez 3100mmko luzeradun piezak eta 256mmko gehienezko altuera duten piezak panelatzen ditugu. Gure makinek sistemak dituzte, materialak interpretatuz eta punta-puntako neurketa-sistemez hornituta. Pieza konplexuak egiten ditugu abiadura bizkorrean.
Gure giza taldea homologatuta dago TIG eta erdi-automatikoan, Karbono Altzairu, Corten Altzairu, Herdoilgaitz eta Aluminioarekin aritzeko.
Plastikoaren eraldaketa
Piezak bezeroaren ideiatik hasi eta moldea eraiki arte garatzen ditugu..
Barrunbe anitzeko moldeak garatzen ditugu, software, Solidworks edota FMEA arloen garapenean punta-puntako teknologia erabiliz; zure premietara egokitutako moldea zehazteko gai gara.
APQP metodologiarekin egiten dugu lan, proiektuak kalitate aldetik eskakizun zorrotzenak betez garatuz.
Diziplina anitzeko talde bat gara, bezeroaren asebetetzera do dagoena, etengabeko hobekuntzari helduz. Gure kalitate-sistema integratuak, bezeroen eskakizunetara egokitua, bikaintasuna eta 0 PPM helburua lortzeko bidean jartzen ahalbidetzen digu.
Adituak gara hainbat soldadura-prozesutan: Plaka beroa, Ultrasoinua eta Errotazioa
Tanpografia, serigrafia eta muntaketa prozesuen barneko prozesuak ditugu.
comercial@magniagroup.com
+34 911 847 813