Magnia Group
Taldea 2015ean sortu zen eta sektore oso ezberdineko enpresez dago osatua, esate baterako, altzairu, kartoi eta plastikoaren sektorekoak. Madrilen dugu egoitza, baina nazioarteko ikuspegiaz jarduten dugu, kontinente ugaritan industria-zerbitzua emanez.
Gure helburua ahalik eta denbora laburrenean zerbitzu integrala eskaintzea izan da beti. Taldeko negozio-dibisio bakoitzak enpresa-kudeaketako ikuspuntu koherente bat mantentzen du.
Badakigu gure arrakasta bezeroen premiei aurrea hartu eta egunez egunerako irtenbide eta aplikazio esanguratsu eta praktikoak eskaintzearen baitan dagoela.
Misioa
Gure misioa egunero egiten dugun guztian balioa eranstea da. Horretarako, merkatua behatzen dugu, azken joerak aztertuz, irtenbide estrategikoak eskaintzen dituzten oparotasun handiko negozioetan inbertitzeko.
Ikuspegia
Lidergora iristea energia berriztagarrien sektorean azaleratu berri diren enpresekin lankidetzaren alde eginez. Epe luzera begirako harremanak landu nahi ditugu, bezeroarentzako zerbitzuan inbertituz eta teknologiaren bidezko prozesuen hobekuntzaren alde eginez.
Balioak
Gure enpresak ahalik eta iraunkorrenak izaten daitezen saiatzen gara, eta pixkanaka aldaketa teknologiko hori egin eta ingurumenarekiko konpromisoa hartzen ari gara.
Gizarte erantzukizun korporatiboaren alde egiten dugu, lan egiten dugun eskualdean ordainsari ekonomikoaren bidez: enplegua sortzen dugu, aberastasuna sortzen dugu.
Energia berriztagarrien industriarekin konpromisoa dugu, sektore horretan gero eta irtenbide gehiago eskainiz.
Enpresa-filosofia, taldea
Gure langileak dira gure arrakastaren ardatza. Modu aktiboan sustatzen ditugu haien parte-hartzea eta etengabeko elkarrizketa. Helburua epe luzera begirako lankidetza bat finkatuko duen talde motibatu bat sortzea da. Gure langileen prestakuntza sustatzen dugu, laneko tekniketan, segurtasunean, teknologia berrietan eta salmentetan.
Filosofia horri esker, gure taldeak gure teknologia ezagutzen du eta punta-puntako gure makineriaren bidez eskaintzen ditugun zerbitzuen aukerei ahalik eta etekin handia atera diezaieke. Hori guztiori, arriskuen prebentzioari eta laneko segurtasunari dagozkion erregelamenduak betetzen direla kontuan izanda.
Gizarte Erantzukizun Korporatiboa
Enpresa arduratsu modura gure esku dagoen guztian lagundu egin behar dugula uste dugu. Gazterian eta gizarte gaietan jartzen dugu arreta. Gaur egun lanbide heziketarekin lotutako proiektuetan laguntzen dugu, ikasle gazteei praktikak eskainiz.
Bestalde, gure berdintasun-programaren bidez laneko kontziliazioa errazten dugu.