Plásticos de Lezo
Plastikoaren injekzio bidezko moldekatze enpresa
Plastikoaren injekzio bidezko moldekatze enpresa
30 urtetik gorako esperientzia moldearen fabrikazioan eta pieza plastikoen injekzioan, piezaren diseinutik eta moldearen fabrikaziotik hasi eta piezaren ekoizpenera eta akaberara arte. Hiru ekoizpen-txanda ditugu; 15 makina profesional baino gehiago eta 41 langile zure zerbitzura.
Gure bezeroak aholkatu eta haiekin modu hertsian kolaboratzen dugu beren premiak asetzeko, pieza zehaztetik berau entregatu bitartean, kalitate maila handienak ziurtatuz.
Gure esperientziari esker edozein material tekniko injekta dezakegu mikropiezak fabrikatzeko, gramo bat baino gutxiagokoak, edota tamaina handiko piezak ekoizteko, 2,5 kilokoak.
Piezak bezeroaren ideiatik hasi eta moldea eraiki arte garatzen ditugu.
Barrunbe anitzeko moldeak garatzen ditugu, software, Solidworks edota FMEA arloen garapenean punta-puntako teknologia erabiliz; zure premietara egokitutako moldea zehazteko gai gara.
APQP metodologiarekin egiten dugu lan, proiektuak kalitate aldetik eskakizun zorrotzenak betez garatuz.
Diziplina anitzeko talde bat gara, bezeroaren asebetetzera do dagoena, etengabeko hobekuntzari helduz. Gure kalitate-sistema integratuak, bezeroen eskakizunetara egokitua, bikaintasuna eta 0 PPM helburua lortzeko bidean jartzen ahalbidetzen digu.
Adituak gara hainbat soldadura-prozesutan: Plaka beroa, Ultrasoinua eta Errotazioa
Tanpografia, serigrafia eta muntaketa prozesuen barneko prozesuak ditugu.
Plásticos de Lezo enpresak, gaur egun, 3.700 m²ko instalazioak ditu, makineria berrituta, elikadura automatikoz hornituta, eta piezak eta isurbideak jasotzeko robot batekin.
+34 943 639 780
plasticoslezo@plasticoslezo.com
plasticoslezo.com
Pol. Ind. Arretxe-Ugalde, Lekunberri 7
20305 Irún, Gipuzkoa, España