Mecanizados Teklan
Laser bidezko xaflaren mekanizatu eta ebaketa
Laser bidezko xaflaren mekanizatu eta ebaketa
20 urte baino gehiago esperientzia xafla ebaki, mekanizatu, puntzonatu, tolestu eta panelatzen Bezeroaren beraren diseinuarekin lan egiten dugu edo, bestela, bere premiei forma ematen laguntzen diogu. CAD-CAM sistema aurreratuak ditugu erabilgarri eta kualifikazio bikaina eta sektorean esperientzia duen lantalde bat dugu.
Teklan enpresaren apustu teknologikoari esker diseinuak ekoizpenetik makinara jaurtitzen dira zuzenean. Horri esker, zerbitzuaren garapenean berme gorena eskain dezakegu, kalitatezko eta zehaztasunezko emaitza batekin.
Punta-puntako makineria eta 12.000 m2ko instalazioak ditugu. Horrela, serie handien ekoizpenei hel diezaiekegu, entrega-epe murritzekin.
Hauekin egiten dugu lan: Karbono Altzairua 0,5 eta 20 mm bitartean, Herdoilgaitzak 0,5 eta 20 mm bitartean, Aluminioak 0,5 eta 15 mm bitartean; gainera letoia eta kobra ebakitzen ditugu.
Gure makinen toles-indarra 50 Tn eta 400 Tn bitartekoa da. Toles-makina robotizatu bat ere badugu, seriean egiteko piezetarako. Lau metroko luzera arteko piezak toles ditzakegu.
Puntzonatzeko makina automatizatu bat dugu, karga eta deskargarekin, burualde bakarreko zizaila bat duena 46 egoerez hornitua, zikloetan denbora aurreztezko aukera ematen duelarik, tresnarik ez baita aldatzen. Zenbat eta konplexuagoa izan pieza eta zenbat eta tresna gehiago aldatu behar izan, gehiago aurrezten da.
Panelatzen adituak gara, panelatzeko hiru makina ditugu. Gehienez 3100mmko luzeradun piezak eta 256mmko gehienezko altuera duten piezak panelatzen ditugu. Gure makinek sistemak dituzte, materialak interpretatuz eta punta-puntako neurketa-sistemez hornituta. Pieza konplexuak egiten ditugu abiadura bizkorrean.
Gure giza taldea homologatuta dago TIG eta erdi-automatikoan, Karbono Altzairu, Corten Altzairu, Herdoilgaitz eta Aluminioarekin aritzeko.
Adituak gara lehengaiaren eraldaketan giltza eskura produktu bat entregatzeko. Industriarako piezen diseinua, fabrikazioa, eraldaketa eta muntaketa.
+34 943 694 238
info@teklan.es
teklan.es
Ibaiondo Industrialdea, Parcela 1-2
20120 Hernani, Gipuzkoa, España