Legal Magnia Group
taldearen oharra


Testu honen bidez www.magniagroup.com (aurrerantzean “Webgunea”) web orrialderako sarbidea eta haren erabilera arautzen dira, merkataritza-enpresa kudeatzaileak (aurrerantzean “Taldea”), hartako titular eta kudeatzaile izaeran, erabiltzaileen eskuragai jartzen duena.
Honatx Taldearen datuak:
Izena: Hispania Corporate Finance and Proxy Agency S.L.
I.F.K.: B86741477
Helbidea: Juan Valera 25. 28014 Madril
Helbide elektronikoa: info@magniagroup.com
Telefono-zenbakia: +34 911 847 813
Webgunearen erabilerak hartako erabiltzaile izaera dakar (aurrerantzean “Erabiltzailea”) eta Lege-ohar honetan jasotzen diren baldintza guztien onarpena inplikatzen du. Webguneko zerbitzuaren prestazioaren iraupena Erabiltzailea hartara konektatuta dagoen momentura mugatzen da. Horrenbestez, Erabiltzaileak Webgunea erabiltzen duen aldiro Lege-ohar hau arretaz irakurri behar du, izan ere, hartan eta Lege-ohar honetan berau erabiltzeko jasotzen diren baldintzak aldatu egin daitezke.
Taldeak edozein unetan, alde bakarreko erabakiz eta aldez aurretik erabiltzaileei jakinarazi beharrik gabe, Webgune honetako edukiak, egitura, funtzionamendua edo sartzeko baldintzak aldatzeko eskubidea gordetzen du.
Webgune honetako eduki guztiak, halakotzat ulertuta, soilik adierazgarri gisa, testuak, argazkiak, grafikoak, irudiak, ikonoak, estekak eta beste edozein ikus-entzunezko eduki edo soinu-eduki, zein hartako diseinu grafikoa eta iturri-kodeak (aurrerantzean “Edukiak”), Taldearen edo hirugarrenen jabetza intelektuala dira, eta ezin da ulertu Erabiltzaileari horiek ustiatzeko eskubide bakar bat ere laga zaionik, Webgunea behar bezala erabiltzeko behar-beharrezkoa denetik harago. Markak, izen komertzialak edo ikur bereizgarriak Taldearen edo hirugarrenen titulartasunekoak dira, eta ezin da ulertu Webgunera sartzeak aipatutako marka, izen komertzial edota ikur bereizgarri horien gaineko eskubiderik ematen duenik.
Erabiltzaileak Webgunea behar bezala erabiltzera derrigortzen du bere burua Legearekin eta Lege-ohar honekin bat etorriz. Erabiltzaileak Taldearen eta hirugarrenen aurrean erantzungo du betebehar hori urratzearen ondorioz sorraraz daitekeen edozein kalte edo galeragatik. Debekaturik geratzen da berariaz Webgunea Taldearen edo hirugarrenen ondare edo interesak kaltetzeko edo Taldearen edo hirugarrenen sareak, zerbitzariak eta gainerako informatika-ekipoak (hardware) edo informatika-produktu edo -aplikazioak (softwarea) gainkargatu, kaltetu edo erabili ezinik uzteko beste edozein modutan erabiltzea.
Erabiltzaileak Edukiak Legearekin eta Lege-ohar honekin bat etorriz erabiltzeko konpromisoa hartzen du, eta 1. atalean xedatzen denari jarraikiz aplikagarri izan daitezkeen gainerako baldintza, erregelamendu edo jarraibideak betez. Soilik adierazgarri gisa, Erabiltzaileak indarreko legeriaren arabera, muzin egin beharko dio hauek egiteari:
Oro har, Webgunea erabili ahal izango dute soilik aplikagarri den legeriarekin bat etorriz nahikoa gaitasun juridiko duten pertsona fisiko eta juridikoek. Ezohiko moduan, Webgunea erabili ahal izango dute aldez aurretik gurasoen edo legezko tutoreen baimena eskuratu duten adin txikikoek, guraso edo tutore horiek izango direlarik adin txikikoak bere kabuz Webgunearen gainean egiten duen erabileraren gaineko arduradunak.
Webgunera sartzeak ez du esanahi Taldeak birusik edo beste edozein programa edo sistema kaltegarri ez dagoela kontrolatu behar duenik; Erabiltzaileari dagokio informatika-programa kaltegarriak hauteman eta desinfektatzeko tresna egokiak izatea. Taldeak ez du Webguneko zerbitzua ematen den bitartean Erabiltzaileen edo hirugarrenen informatika-ekipoetan eragindako kalteen gaineko erantzukizunik.
Webgunera sartzeko hirugarrenen zerbitzu eta hornidurak behar dira, telekomunikazio-sareen bidezko garraioa barne, zeinaren fidagarritasun, kalitate, jarraikortasun eta funtzionamendua ez baitagokio Taldeari. Horrenbestez, Webgunearen bidez emandako zerbitzuak bertan behera utzi, ezeztatu edo Erabiltzaileentzat eskuraezin jar daitezke. Taldeak ez du inolako erantzukizunik Webguneko zerbitzua, hura ematen den bitartean edo aldez aurretik, bertan behera uztea, ezeztatzea edo etetea eragiten duten telekomunikazio-sareetan izandako akats edo deskonexioen ondorioz Erabiltzaileari sorrarazitako edozein kalte edo galeraren inguruan.
Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatzen denarekin bat etorriz, erabiltzaileari jakinarazten zaio Webguneak Taldeak emandako datuak jasotzeko sistema automatizatuak dituela, eta Legeak segurtasun arloan eskatzen dituen betekizun eta berme guztiak betetzen dituela. Informazio gehiagorako gure Pribatutasun Politika beha dezakezue.
Taldeak Webguneko zerbitzu guztiak, edo horietakoren bat, edozein erabiltzaileri ezeztatu, ezabatu edo erabilera ukatzeko eskubidea gordetzen du aldez aurretik ohartarazi gabe baldin eta bere iritziz, eta edozein inguruabarretan, berau modu desegokian erabiltzen ariko balitz.
Eskumeneko Auzitegi batek legezko baldintza hauetan jasotzen den edozein xedapen bidegabekoa edo nulua dela ebazten badu, ebazpen hori kanporatu egingo da legez hala eskatuko balitz. Erabiltzaileak berariaz onartzen du kanpoan utzi ez diren gainerako xedapenak ez direla aldatuko, eta erabateko indarraldia izaten jarraituko dutela.
Webgune hau Espainian kokaturik dago eta bertatik jarduten da. Webguneari dagozkion alderdi guztiak Espainiako legeen arabera arautzen dira eta Espainian eskumena duten Epaitegi eta Auzitegietako jurisdikziora lotuak dira, legeen gatazkei buruzko printzipioak aplikagarri izan gabe. Erabiltzaileak kontsumitzaile izaera ez duenean, edo bere helbidea Espainiatik kanpo duenean, taldea eta erabiltzailea Madrileko Epaitegi eta Auzitegietara lotuko dira, egokitu ahal zaien beste edozein foru berariaz ukatuz.
Erabiltzaileak Webgunea Espainiatik at erabili edo behatzea erabakitzen baldin badu, gogoan izan beharko du bere ekimenez egiten duela, eta dagozkion tokiko legeak betetzeko ardura duela.