Magnia Group taldearen
Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatzen denarekin bat etorriz (EAO, 294. zenbakia, 2018ko abenduak 6), datu pertsonalen babesari dagokionez indarrean dagoena, jakinarazten dizugu datu pertsonalen fitxategi bat dagoela eta bertan webgune honetan (aurrerantzean, “gune”) jasotako datuak gordetzen direla.
Datu horien tratamenduaren arduraduna da Hispania Corporate Finance and Proxy Agency S.L., eta hari lotutako enpresak (aurrerantzean, Taldea). Taldeko enpresek erabiltzaileen pribatutasuna errespetatu eta datu pertsonalak isilpean eta segurtasunez mantentzeko konpromisoa dute, aplikagarri den datuak babesteko araudian ezarritakoarekin bat etorriz.
Zurekin gardenak izan nahi dugu erabat jaso edota tratatzen ditugun datuei dagokienez, zergatik erabiltzen ditugun eta zer helbururekin adieraziz. Ez ditugu zure datuak modu desleial, ilun edo gehiegikeriaz tratatuko.
Zer datu jasotzen ditugu?
Webgune honek gunea, hartako segurtasuna eta erabiltzaileen aldetiko sarbidea mantendu eta kudeatzeko beharrezkoak diren datuak jasotzen ditu modu automatizatuan. Datuak, oro har, ezizen bidezkoak dira, eta zuzenean jasotzen dira erabiltzaileak gunera sartu eta bertan nabigatzeko erabiltzen dituen gailuetatik, esate baterako, IP helbidea.
Zer egiten dugu zure datuekin?
Egin asmo dugun tratamenduaren helburua bisitatzen ari zaren gunea, zeinetan Politika hau aplika baitaiteke, aktibo mantendu eta berau teknikoki kudeatzea, segurtasunarekin eta paira ditzakeen eraso maltzurrekin lotutako gorabeheren aurrean babestea eta, oro har, Interneteko erabiltzaile guztiek hartarako sarbide aske eta jarraitua izan dezaten ahalbidetzea da. Helburu honen irismenari buruzko informazioa sakondu dezakezu gunean aplikagarri den Cookien Politikan.
Halaber, jakinarazten dizugu, adierazitako helburuak betetzeko behar-beharrezkoa den heinean, zure datuak Taldekoak diren edo harekin lotuta dauden beste enpresa edo erakunde batzuekin partekatu ahal izango ditugula, haien ardurapean tratatuak izan daitezen, betiere, Politika honetan adierazitako helburuekin. “Enpresak” atalean edo gunean hura ordezkatzen duen atal baliokidean zure datuak Taldekoak diren edo harekin lotuta dauden zein enpresa edo erakunderekin partekatzen diren beha daiteke.
Gainera, hala xedatzen duen legezko betebehar edo betekizunen bat izanez gero, zure datuak eskumeneko agintari publikoei jakinarazi ahal izango dizkiegu, legezko betebehar edo betekizun horren arabera.
Oro har, zure datuak helburu hori betetzeko eta helburu horietatik erator daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denboraz gordeko ditugu.
Taldeak, fitxategi honen tratamenduaren arduradun modura, eskuratutako informazioaren konfidentzialtasuna gordetzeko konpromisoa hartzen du. Helarazitako datu pertsonalak ez zaizkie, inolaz ere, hirugarrenei lagako, interesdunen aldetik aldez aurretik horretarako baimena izan ezean.
Zer eskubide dituzu datuen titular modura?
Interesdun modura, datuen babeserako araudiak zure datuen gaineko zenbait eskubide ematen dizkizu, aplikagarri izanez gero, Taldearen aurrean erabili ahal izango dituzunak. Jarraian, zein diren eta nola erabili zehaztuko dizugu. Gainera, jakinarazten dizugu Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren webgunean (www.aepd.es) eskubide horien ezaugarriei buruzko informazioa sakondu eta horietako bakoitza erabiltzeko txantiloiak deskargatu ahal izango dituzula.
Zu zara zure datuak erabiltzeko modua kontrola dezakeen bakarra. Zenbat tresna ipintzen dizkizugu eskura, zure datuak nola tratatzea nahi duzun, noiz arte eta zure informazio pertsonalera sartzeko eta horiek eguneratzeko modua uneoro erabaki dezazun. Besteak beste, datuetan sartu, eta horiek ezabatzeko, tratamendua mugatzeko, datuak eramateko, zuzentzeko eta aurkatzeko eskubideak erabili ahal izango dituzu, taldearekin harremanetan jarriz bide hauetatik:
- Posta-helbidez: Juan Valera 25, 28014 Madrid
- Telefonoz: +34 911 847 813
- Helbide elektronikoz: info@magniagroup.com
Gure politika alda dezakegu?
Taldeak Pribatutasun Politika hau edonoiz eguneratzeko eskubidea gordetzen du. Eguneratze hori publikoa egingo da, edozein kasutan, indarrean sartzen denean, aldez aurretik legez beharrezkoa den moduan ohartaraziz. Gainera, interesdunari jakinaraziko zaio zuzenean eguneratze horrek haren eskubide edo askatasunetan eragiten duenean edo, adibidez, jarduera/tratamendu berri bat gaineratzeko interesdunaren baimena behar denean edo tratamendua gaitzen duen legezko interesaren irismena aldatzen duenean.